Atzo, asteartea, ‘Turismoaren sektorera bideratutako sare sozialak’ izeneko jardunaldia eskaini zuten Debegesan, Mondragon Unibertsitateko irakasle den Miguel Fernandez eta Miguel Loitxate blogariaren eskutik.
Helburu nagusia, Interneten produktu eta zerbitzuak promozionatzeko, gaur egun gehien erabiltzen ditugun erreminta nagusiak erakustea izan zen. Zehazki, turismoaren sektorearekin erlazionatutako negozioei bideratutako sare sozialetan: hotelak, landa-etxeak eta jatetxeak, besteak beste.
Jardunaldiak arrakasta handia izan zuen, eta turismoarean sektorearekin erlazionatutako enpresa eta negozioetako arduradunei eskainita zegoen. Guztira, 26 pertsonek hartu zuten parte.