‘Txokolatea deskubrituz’ eta ‘Tex Mex saioa’ tailerrak ekainaren 19an eta 20an

2014/06/12
‘Txokolatea deskubrituz’ eta ‘Tex Mex saioa’ tailerrak ekainaren 19an eta 20an
Ekainaren 19an, Mendaroko Txokolatea lantegira bisita eta txokolate tailerra egingo dira herriko Aizpe soziedadean. Azken ekimena, ekainaren 20an, Elgoibarko Belaustegi jatetxean izango da, ‘Tex mex’ saio batekin. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Debegesara deituz (943-82 01 10).

Debabarreneko esperientzia gastronomikoekin jarraituta, datorren ekainaren 19an eta 20an beste bi ekimen jarriko dira martxan, Debegesak sustatuta eta eskualdeko Produktu Klubeko hainbat kiderekin elkarlanean. Esperientzia hauek publiko zabalari zuzenduta daude. Sukaldaritza gustuko izatea izango da bertan parte hartzeko “baldintza” bakarra.

Eibarko Armagintza Museoan egindako lehendabiziko esperientzia arrakastatsua eta gero, bigarrena, Mendaron antolatu da, ekainaren 19an, 16:30etatik 19:30etara, ‘Txokolatea deskubrituz’ izenburupean. Mendaroko Txokolatea lantegira bisita egin, txokolatea dastatu eta, ondoren, herrian bertan dagoen Aizpe elkarte gastronomikoan txokolate tailerra egingo da. Tailer honetan gure eskualdeko bi gozogile ezagunek hartuko dute parte: Gotzon Altzibarrek (Itziar-Debako Salegi jatetxea) eta Agustin Larrañagak (Debako Calbeton jatetxea). Prezioa 15 eurokoa izango da.

Hirugarrena eta azkena, Elgoibarko Belaustegi jatetxean izango da, ekainaren 20an, 20:00etatik 22:00ak arte, ‘TexMex saioa’ izenburupean. Josu Muguerza chef ezagunaren eskutik, tex-mex errezetak egiten ikasiko dugu bertako produktuak erabiliz. Muguerzak, Marti Buckley sukaldaria izango du lagun. Jatekoaz gainera, edari ezberdinak ere prestatuko dituzte bien artean. Parte hartzeko 20 € ordaindu beharko dira.

Tailer bietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Debegesara deituz (943-820110-MºLuisarengatik galdetu).