Martxoan sartuta, eta urtero lez, Eibarko zenbait tabernek eta jatetxek jada tradizio bihurtu den Gilda Lehiaketan hartuko dute parte martxoaren 7tik, asteazkenetik, ostiralera, hilak 9.
Etakitto Euskara Elkarteak antolatuta, establezimendu bakoitzak bere gilda pintxoa landuko du eta herritarrek zein bisitariek guztiak dastatu eta boza emateko aukera izango dute. Ondorengoak dira lehiaketako parte hartzaileak:
150 euroko sari bana -bata herritarren saria eta beste epai-mahaiarena- eskuratuko dute bozka gehien jasotzen dituzten bi establezimenduek. Gainera, Gilda Lehiaketan parte hartu eta bozkatzen duten bizilagunen eta bisitarien artean bi pertsonentzako Eibarko Kantabria jatetxean menu berezi bat zozketatuko da. Ez galdu aukera eta parte hartu, Eibarko gilda onenak dastatuz!