Wikibikes blogaren arabera, Debabarreneko BTT zentroa da hirugarren onena

2012/02/24
Wikibikes blogak egindako azterketa batek hirugarren tokian jarri du Debabarreneko BTT zentroa.

Euskal Herriko zein Espainiako 34 btt zentro aztertu ostean, eta zentro bakoitza hainbat irizpideren arabera baloratu eta gero, Wikibikes blogak buruturiko azterketa batek sailkepeneko hirugarren tokian jarri du Debabarreneko BTT zentroa.

Barren Elgoibarko aldizkariak eta El Diario Vasco-k albistea jaso dute.

Informazio gehiago hemen.