Ikastaro hauek sektore turistikoaren lehiakortasun maila eta bezeroekiko arreta hobetzea dute helburu eta Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa da.
Guztira 4 ikastaro eskainiko ditu Debegesak eta lehendabizikoa irailaren 19an izan zen, Komunikazio eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa eta ez hitzezkoa izenburupean, Ikastaroak goizez egingo dira, 09:00etatik 13:00etara, Debegesak Eibarren duen egoitzan, Azitain Industrialdean. Parte hartu nahi dutenek honako telefonora deitu behar dute 943 820 110 (Beatriz) edo posta elektronikoz beaescobar@debegesa.com helbidean.
Hurrengo ikastaroak
URRIAK 17: Inteligentzia emozionala erabiliz zuzentzeko oinarrizko ezagutzak. Langileekin inteligentzia emozionala nola aplikatu erakustea pertsona bakoitzarengandik onena lortzeko.
AZAROAK 21: Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu. Lanpostuari buruz garrantzitsua dena jakiten identifikatzea eta bezeroen aurrean ezagutza hauen eguneratzea erraztea.
ABENDUAK 12: Lantoki bereko langileen arteko komunikazioa eta zerbitzua hobetzea. Barne egituran zerbitzu-kultura bat sortzen laguntzea.