Ibon Serrano eta Abel Arriaga dira anolatzaileak, Elgoibarko Udal Kirol patronatuaren laguntzarekin. Ibilbide erraza aukeratzen dutenak, Munitibarrera autobusez joango dira eta iblbidea Munitibar eta Lekeitio bitartean izango da (22km). Hasi berrientzat pentsatutako ibilbidea da, beraz, ez duzu aitzakiarik.
Ibilbide gogorra Elgoibar eta Lekeitio bitartean egingo da, 40 km-ko ibilbidea da. Lekeition, Munitibartik bizikletaz egin dutenekin elkartuko gara eta eguraldia lagun, Karraspioko hondartzan bainu bat hartzeko aukera izango da.
Informazio gehiago: morkaiko@morkaiko.net