Eibarren, Arrateko Auzoan dagoen Krabelin Hotelean izango dira Maridaje ari buruzko 7. Jardunaldiak. Jardunaldi hauek afari gisa antolatu dira, bertara hurbiltzen direnek, aditu eta partaideek eta ospe handiko upeltegietako ardoaz gozatzeko aukera edukiko dute. Jardunaldietan parte hartuko dutenek Maridajearen arteaz ikasteko aukera izango dute. Arte honek gastronomiako plater eta ardoen arteko oreka puntua topatzea du helburu. Era honetan plater eta ardoak elkarren artean indartu egiten dira; batak bestearen balore eta ezaugarriak nabarmenduz. Jardunaldi bakoitzaren kostua 56takoa da (BEZ-a barne), autobus zerbitzua barne.Azkenekoa berezia izango da, Jesus Artola omenduko dute bertan eta prezioa ere berezia izango da: 48+IVA. Informazio gehiago jasotzeko deitu 943202727 telefonora.