Otsaileko lehenengo igandean, hilaren 8a, Lasturren "Talo Eguna" ospatzen da.
IZARRAITZ BIZIRIK elkarteak antolatu du. Egitarua ondorengoa da:
Ordua: 10.00 Meza
Goizean zehar errota ikuskizuna eta talogintza Lasturko eran.
Ordua: 12.00 Hitzaldia. Ekaingo Kobak.
Xabier Peñalver arkeologoaren eskutik.
Ondoren, zezenak plazan.
Bazkaria. Karta zerbitzua edo talo bazkaria aukeran.
Erromeria nekatu arte. Antsorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
Taloa bapo egun osoan.
Informazio gehiagorako 943199033 telefono zenbakira deitu.