1200 menu baino gehiago eskaini dira IV. Tripontziak edizioan, inoizko zifrarik handiena

2017/12/12
1200 menu baino gehiago eskaini dira IV. Tripontziak edizioan, inoizko zifrarik handiena
Guztira 1264 menu eman dira Tripontziak-eko IV. edizioan parte hartu duten 7 jatetxeetan. Partaidetza zabala izateaz gain, nabarmengarria da sare sozialetan izan duen oihartzuna, izan ere, pertsona askok partekatu dute Twitter, Facebook eta Instagram kontuetan euren Tripontziak esperientzia.

Tripontziak IV. edizioak marka guztiak apurtu ditu aurtengoan. Debabarreneko ekimen gastronomiko horri 2013an eman zitzaion hasiera, eta urtetik urtera errotuz joan da. Hala ere, aipatu behar da edizio honetan aurrera pauso garrantzitsua eman dela, izan ere, 1200 menu baino gehiago eman dira parte hartu duten jatetxeetan; zehazki, 1264 menu: BELAUSTEGI (Elgoibar); CALBETON (Deba); KANALA (Deba); LASTURKO TABERNA (Deba); URGAIN (Deba); AZITAIN ERRETEGIA (Eibar) eta MENDIOLA JATETXEA (Ermua).

Establezimendu horiek guztiek berretsi dute ekimenak iraun duen hiru asteetan, 2017ko azaroak 10 eta 26 bitartean, jendearen erantzuna "bikaina" izan dela. Gainera, edizio honetan, eskualdeko herritarrez gain, Euskadi osotik etorritako bisitariak gerturatu dira Tripontziak menuez gozatzera.

Debabarreneko Klub Gastronomikoko ekimen honen arrakasta, itzela

Debegesa Garapen Agentziak eta Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko hainbat establezimenduk laugarren urtez jarraian “Tripontziak” ekimen gastronomikoa abian ipini dute 2017an. Ekintza honen helburua da bertako eta garaian garaiko produktuen kontsumoa sustatzea, eskualdeko ostalaritza sektoreari bultzada bat ematea eta Debabarreneko establezimendu gastronomikoak zein bertako produktuak balioan jartzea.

Ekimenera atxikitu diren 7 jatetxeek Tripontziak Menu ezberdinak eskaini zituzten bertako produktuetan oinarrituz. Honela, bertako nekazari eta produktoreen lehengaiekin prestatutako platerak dastatzeko aukera eman zuten. Produktu horien artean, inguruko baserritarren barazkiak, gure kostaldeko arrain freskoa edota Mendaroko txokolatea, besteak beste. Menu bakoitza 25 euroko preziokoa izan da; edaria, kafea eta BEZa barne.

Sare sozialetan parte hartze zabala

IV. Tripontziak sustatzeko egindako ekintza promozionalen artean, sare sozialetan abian ipini den kanpaina azpimarratzekoa da. Debegesak, Debabarrena Turismok sare sozialetan dituen profilen bitartez, lehiaketa bat martxan jarri zuen, Tripontziak ekimenaren berri emateko eta, batez ere, herritarren partehartzea saritzeko.

Hala, ekimenean parte hartu dutenek Twitter, Instagram eta Facebook-en partekatu dute beren Tripontziak esperientza. Aurtengo lehiaketan guztira 96 argazki igo dituzte sare sozialetara, ia 2016ko zifraren bikoitza (47 partekatu ziren orduan).

Tripontziak 2017an partekatutako 96 irudietatik, parketatu dira:
-32 Instagram-en
-25  Twitter bidez
-Nobedade modura: 19 Facebook -eko lehiaketaren bitartez jaso dira.

Jasotako argazkiak ondorengo plataforman ikus daitezke:: http://bit.ly/Tripontziak2017Photos

Sarituak

Parte-hartzaile guztien artean honako sari hauek zozkatu dira: Tripontziak egonaldi bat (ostatu-gau bat eta gosaria, bi pertsonarentzat, Debabarreneko nekazaritza-turismoko establezimendu xarmangarri batean, eta Tripontziak menu bat bi pertsonarentzat); Tripontziak menuak bi pertsonentzat, eta Mendaroko Txokolate-sorta ederrak.

2017ko edizioko irabazleak ondorengoak izan dira:

  • Lehen saria: Tripontziak egonaldi bat (ostatu-gau bat eta gosaria, bi pertsonarentzat, Debabarreneko nekazaritza-turismoko establezimendu xarmangarri batean, eta Tripontziak menu bat bi pertsonarentzat

Tatiana Méndez Gutiérrez

  • Bigarren Saria: Tripontziak menu 1 bi pertsonentzat.

Iker Valle Abadía

  • Hirugarren saria: Mendaroko Txokolateen otar bat

Iñaki Alfageme

Tripontziak hedabideetan eta sare sozialetan 

Tripontziak ekimena Debabarrenetik haratago ezagutzera ari da ematen azken boladan. Horren erakusle, IV edizio honetan komunikabide zein sare sozialetan izan duen oihartzuna. Ezbairik gabe, urtetik urtera Euskadiko egutegi gastronomikoan are eta presentzia gehiago hartzen ari da Debebarreneko Tripontziak.

Jatetxe partehartzaileei entzute eta bisibilitate zabalagoa eman eta sare sozialetan biralizazio handiago bat eskuratzeko, IV. Tripontziak-en parte hartzeko Debabarrena Turismok gastronomia esparruan eragin handia duten 7 blogari jatetxe partehaitzaileetako menuak dastatzera gonbidatu ditu . Hona hemen bakoitzak argitaratutako iritzia:

Ohiko hedabideetan ere, presentzia: