Gaur inauguratu dute Nautilus, Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa

2007/08/03
Gaur inauguratu dute Nautilus, Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa
Gaur inauguratu dute Nautilus, Mutrikuko Ikas-gune Geologikoa

Gaur emango diote hasiera Nautilus Mutrikuko Ikas-gune Geologikoari. Horretarako, ekitaldia antolatu dute eta, besteak beste, hantxe izango da Elena Unzueta Eusko Jaurlaritzako Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendaria. Saioa goizeko 10.30etan hasiko da, Mutrikuko udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 11etan, berriz, Arantzadi Elkarteko geologoen eta Jesus Narvaez-en (ammonite-bildumaren jabearen) gidaritzapean bisita egingo zaio Zentroari. Jarraian, txalupan sartu eta Mutrikuko labarrak ikusiko dituzte bisitariek, Asier Hilario geologoaren eta Narvaez-en esplikazioak entzunez. Azkenik, Arkugain elkartean bukatuko dute euren ibilera, jan-edanean.

Nautilus-era joatea denboran atzera jotzea da, dinosauroak lurrazalean eta ammoniteak itsasoan gailentzen ziren garairaino, zehatz-mehatz. Zentroa Euskal kostaldearen historia ulertzeko lotune garrantzitsua da. Izan ere, Aro Sekundarioko fosil garrantzitsuenak daude hemen: ammoniteak. Horietako batzuk gainera, forma eta tamaina ezohikoak dituzte. Adituentzat pagotxa da Nautilus eta ez hain adituak, berriz, harritu egingo ditu.

Jesus Narvaez arrasatearrak bildu ditu fosilak, 30 urte luzetan zehar. Bisitariak, hala, garai hartako errealitatea ulertzeko klabeak aurkituko ditu fosil hauetan.

Horrez gain, Zentroak ikus-entzunezko bat eta horma-irudiak ere baditu, bisitarien gozagarri. Udan zehar egunero irekiko dute, astelehenetan salbu. Gainera, abuztuan zehar 6 bisita gidatu egingo dituzte, zentroan hasi eta barkuko ibilaldiarekin bukatuz.

Informazio gehiago: http://www.mutriku.net/nautilus