Antonia San Juanek martxoaren 1ean Los que faltaban lana interpretatuko du. Eduki sozial handia duten hamaika bakarrizketak osatzen dute ikuskizun hau, guztiak karga satiriko handiarekin eta emakumeen izaeraren kritika zorrotza eta sakonekoak. La magia de Broadway, La Barraca de Colón, Ya van 30, Los cuernos de Don Frieler dira, besteak beste, urtez urte indarra hartzen ari den Jardunaldi honen hitzordu garrantzitsuetako batzuk.
Bestalde, programan euskarazko 3 obra ere eskeintzen dira: Artea, Txalo Produkzioen eskutik, Jokin Oregiren Ezin dut egia esan eta Au revoir triunfadoreak!
Jardunaldien antolatzaileak eibartar guztiek eta eibarrera hurbiltzen direnek antzerkiaren abentura honetaz goza dezatela espero dute. Beste behin, Eibar antzerkizaleen topagune bilakatuko da hilabete inguru iraungo duen ekimen honekin. Sarrerak Coliseoan eros daitezke eta programa osoa http://www.teatroeibar.info/jornadas/ helbidean kontsulta daiteke.