Aurreko urteetako usadioak jarraituz, aurten ere Talo Eguna ospatuko da Lasturren. Egun berezi honetarako programa berezia prestatu dute Izarraitz Bizirik taldeko ordezkariek.
Hasteko, goizeko 10etan meza ospatuko da eta goiz guztian zehar errota ikuskizuna eta talogintza ikusi ahal izango da Lasturko eran. Eguerdiko 12tan, Javi Castrok hitzaldia eskeiniko du Lasturko sele-en inguruan.
Eguerdiko 13,30ak aldera, bazkaria izango da hurbildutako guztientzat. Salda, txistorra eta hirugiar taloa eta zezen gisatua dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Postrean, esnea taloarekin edo mamia, eta ondoren kafe konpletoa. Bazkari txartelak 25 eurotan eros daitezke eta erreserbak 943199033 telefono-zenbakian egin daitezke.
Bazkalondoan erromeria ospatuko da Urarte taldearekin eta egun osoan zehar taloa probatzeko aukera izango da.