Hitzarmen honen bitartez, aurrerantzean Debabarrena txirrindularitza taldearen ekipamendua lortu nahi duen orok aipatutako dendan aurkitu dezake.
Azken lau urteotan, Debegesaren bitartez eskualdeko Udalek babestuta, Debabarrena Txirrindularitza Taldeak gure eskualdeko marka darama bere ekipamenduan. Promozio hau aprobetxatuz, taldeak parte hartzen duen lasterketa garrantzitsuenen helmugan kokatuko den stand txiki bat prestatu da. Bertan, material promozioanala eskeiniko da eta eskualdeko zerbitzu eta baliabide turistikoen berri emango zaie hurbildutako guztiei.
Ekimen honen helburu nagusiak txirrindularitza egutegiko toki estrategikoenetan eskualdeko turismo baliabideak ezagutzera ematea eta Debabarrena marka zabaltzea dira.