Neguko feria tradizionalak Debabarrenean

2005/12/13
Neguko feria tradizionalak Debabarrenean
Abendua eta Urtarrilean antolatzen dira Debabarreneko Neguko azoka tradizional gehientsuenak. Mutrikuko udalerriak emango dio hasiera abenduaren 17an “Santo Tomas” eguna ospatzeko antolatzen den azokarekin, ondoren lekukoa Elgoibarrek hartuko du hain zuzen, abenduaren 31an, hain ezaguna den “Gabon Zaharretako” azokarekin eta azkenik urte berriari hasiera on bat emateko Deban “Zoro feria” izenez ezagutzen den azoka izango dugu.

Neguko lehenengo hotzekin batera Gabonetako giroaren arrastoak nabari dira Debabarreneko kaleetan zehar. Ospakizunez beteriko garaia izanik, Debabarreneko Udalerrietako kaleetan festa giroa antzematen da. Era honetan Debabarrena eskualdeko zenbait udalerrik tradizio handia duten feriak antolatzen dituzte. Abenduaren 17an Mutrikuko udalerriak “Santo Tomas” feria antolatzen du, ondoren, abenduaren 31ean Elgoibarko udalerriak hartzen du lekukoa “Gabon Zahar” izenez ezaguna den feriarekin eta azkenik urte berriari hasiera on bat emateko urtarrilaren 7an Deban “Zoro feria” izenez ezagutzen den azoka izango dugu.

Jai giroan ospatzen diren azoka hauetan “baserritarrak” mimo osos landutako produktuak erosteko aukera izateaz gain, garaiko jaki eta edariak dastatzeko aukera aparta izango dute bertara hurbiltzen direnek.

-.Santotomas2005 feriako egitaraua hemen

-.Elgoibarko Gabon Zaharreko feria hemen

-.Debako Zoro Feriako egitaraua hemen