Debabarreneko altxor miresgarria

2005/08/04
Debabarreneko altxor miresgarria
Paraje eder ugari eskainiko dizkigu Debabarrenean,konkretuki Deban (Itziar), aurkitzen den itsasertzak. Horien artean, kareharrizko unibertso miresgarria dugu: itsasbeheran agertzen den “flysh” fenomenoa.

Itsaslabarretan, konkretuki Deba (Itziar) udalerrian, aurkitzen den Mendata eta Sakonetan gertatzen den bezala, hasieran horizontalak ziren geruzak modu bertikalean daude orain. Hori orogenia alpinoan, duela 40 milioi urte, lurrak barnean izan zituen mugimendu indartsuengatik gertatu zen. Geruza horietan, flysh-ak sortzean eratutako amoniteen fosilak eta beste ornogabe batzuen aztarnak ikus daitezke.

Itsasoaren higadurak itsaslabar handiak dituen kostaldea sortu du. Itsasertzean, tontor zorrotzak, kala txikiak eta uharri asko dituzten hondartzak tartekatzen dira.

Zorionez, oraindik errepideetatik urrun samar geratzen diren gunetako bat dugu. Beraz, olatuen burrunbak gogoetarako bidea eskeintzean, arnasa sakon hartuz, naturak eskeinitako ikuspegiaz sorgindurik jarraitzeko parada eskeintzen digu Debabarreneko txoko honek.

Informazio gehiagorako hemen