Debabarrena Jaietan

2005/07/20
Debabarrena Jaietan
Debabarrenean uda osoan zehar jai giro aparta egoten da. Herri guztiek beren ohitura eta tradizioari jarraituz ekitaldi ugari antolatzen dituzte. Beraz bertara hurbiltzen garenok, Euskal kultura eta tradizioarekin zerikusia duten jardueraz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailean Ermuan Santixauak eta Mutrikuko Madalen jaiak hartzen dute lekukoa. Soraluze eta Mendaron aldiz, Santa Anak ospatzen dituzte hilabete berean.

Abuztuari dagokionean esan Abuztuko lehen asteburuan Itziarko Jaiak direla, Kopraixak, eta ondoren Debak Sanrokeak ospatzen ditu. Hilaren 15aren inguruan Mallabiak eta Soraluzek Andramariak ospatzen dituzte, elgoibartarrek berriz “sanbartoloak” hilan bukaeran.

Jai nagusietatik aparte auzo batzuk ere demasak antolatzen dituzte Irailean zehar. Arrateko amaren eguna tradizioz beteriko giro batean ospatzen da, idi proba, bertso afari eta erromeriekin, Lasturko San Nikolasetan ere sekulako giroa egoten da. Hilaren 14an berriz, Mutrikuko Kalbaixoen txanda da.

Beraz, jai giroa atsegin duten guztiek aukera ezinhobea dute Debabarrenean zehar festaz-festa ibiltzeko.

Herriko festen egitaraua kontsultatzeko:

Eibarko Arrateko amaren egitaraua hemen

Mutrikuko Kalbaixo jaien egitaraua hemen

Lasturko San Nikolas jaien egitaraua hemen