2005 Sanjuanak Eibarren

2005/06/16
2005 Sanjuanak Eibarren
Aurten Eibarko San Juanak 2005 programazioa ekitaldi bereziz osatua dator. Ohikoak diren ekitaldiez gain, hala nola Sanjuan bizperako tanborrada, Sanjuan eguneko Umeen danborrada, Sanjuan eguneko Susko-erroberak, Marmitako lehiaketa… aurten nobedadeen artean Sanjuan txiki egunean Zezen Plazan ospatuko den Novilleroen Eskolen arteko lehen lehiaketa eta Eibarko elkarte marokoarrak antolatutako janari marokoarren dastaketa aipatuko genituzke.
  1. Sanjuan jaietan Eibarko aldizkaria eta Eibar Kirol Elkartea omenduko dute. Ekitaldi honen bitartez herriarentzat garrantzitsuak diren bi elkarte hauen lana goraipatu nahi da. Ondorioz, elkarte hauen ordezkariek irakurriko dute Eibartarrentzat garrantzi berezia duten Sanjuan jaiei hasiera ematen dien pregoia.

Eibarko aldizkariaren jaiotza urtea 1950 izanik aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzte eta ospakizunen artean abenduan Portalean egingo den erakusketa grafikoa aipatu behar dugu. Bertan aldizkariak 50 urteetan zehar egindako ibilbidea ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde 2005 urtea Eibar futbol taldearentzat aparteko denboraldia izan da, lehen mailara igotzeko aukera eskuartean baitu. Herritar ugari larunbateko partiduan gertatuko denaren pezkizan dago eta bertan sortuko den giroak Sanjuan jaien hasiera aurreratzea ekarriko du. Gainera aipatzekoa da larunbat gabean, uztailak 18an gabeko 23:00etan ibibide luzea duen Rosendo taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugula bertaratzen garenok.

Informazio gehiagorako programazioa hemen