Topagunea-Euskara Elkarteen Federazioaren Kultura Sailak- Film Laburren Zirkuitua izeneko ibilbide kulturala antolatu du. Helburu orokorra kultur eskaintza aberasteaz gain euskararen erabilera sustatzea da. Era honetan bost zinegilek euskaraz ekoizturiko beste horrenbeste zine-lan erakutsiko dute. Genero ezberdinetako bost film labur erakutsiko dira emanaldi bakoitzean, guztira, gutxi gora behera, ordu eta laurdeneko emankizuna osatuz:
Bost filme ikusteaz gain arlo honen inguruko ezagutza handitu eta jakinmina asetu nahian, emanaldi gehienetan, ikusiriko film baten zuzendariarekin solasteko aukera izango dute ikusleek.
Beraz kultur adierazpide den zinea gustoko duenak gozatu ederra hartzeko aukera paregabea du.