Ekitaldia sinadurarekin hasi zen. Ondoren Jesús Mari Agirrezabalak, Debako Alkateak, hartu zuen hitza. Alkateak aurten Debako Turismo Bulegoak izan dituen bisitari kopuruen gehikuntza nabarmena aipatu zuen izan ere gehikuntza %90ekoa izan da. Oso datu positibotzat jo zuen, igoera honek jarduera ekonomikoan izan dezakeen eragina kontuan izanik. Jarraian Koro Garmendiak Euskal Autonomia erkidegoan Turismoak izan duen bilakaeraz aritu zen . Era honetan Debako herriak arlo publiko zein pribatuan egiten ari den esfortzua goraipatu zuen. Azkenik Turismoko Euskal Sarera atxikitzearen garrantziaz aritu zen. Sare honek turismo informaziorako zerbitzuen bidez, Euskal Autonomia Erkidego osoari buruzko informazio turistiko erabereko, eguneratu eta homogeneoa emateko aukera eskeiniko duelako.
Ondoren bertara hurbildu zirenek Kresala hotelean prestatutako Luncha dastatzeaz gain Talasoterapiaren instalazioak ikusteko aukera izan zuten.