Debabarreneko materiala Durangoko Liburu eta Disko azokan

2004/12/03
Debabarreneko materiala Durangoko Liburu eta Disko azokan
Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Liburu eta Disko azokan Debegesak argitaratutako “Debabarrena interes paisajistikoa duten guneak” eta Debabarreneko eskualdeko 12 ibilbide biltzen dituen karpetak salgai izango ditugu.

Aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokak 39 urte bete ditu. 1965ean Gerediaga Kultur Elkartearen eskutik jaio zenetik, Azoka urtero euskal argitaletxeen topagune bihurtzen da.

Euskal Liburu eta Disko Azokan 297 stand egongo dira. Mota ezberdinetako stand-ak aurkituko ditugu: aldizkariak, argitaletxeak, komertzialak, aurrezki kutxak, banatzaileak, Diskoetxeak, egunkariak, erakundeak, talde kulturalak, telekomunikazioak eta Unibertsitateak osatzen dituzte.

Aurten, Debegesak (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) argitaratutako hainbat material, Badihardugu euskara elkartearen Stand-ean (Azokako Arteleku 12-13 kalean) aurkituko ditugu. Alde batetik Debabarrena interes paisajistikoa duten guneak gida liburua sagai izango da euro baten truke. Gidaliburu hau Debabarreneko eskualdeko biztanleek paisaia irizpidetzat izanik eremuko toki adierazgarrienak ezagutzeko asmoarekin burutu da.

Bestalde Debabarreneko eskualdeko 12 ibilbide biltzen dituen karpetak 5 eurotan salgai aurkitu ditzakezu. Bertan, ibilbide ezberdinak egiteko oso baliagarriak diren mapak, azalpenak, argazkiak... aurkituko ditugularik.

Beraz, Debabarreneko lurraldea hobeto ezagutu eta gozatzeko aukera eskeiniko diguten materialak Durangoko Liburu eta Disko azokan aurkituko ditugu.

Azokaren inguruko Informazioa Durangoko Azokaren webgunean eta Badihardugu euskara elkartearen webgunean.

Eskualdearen informazioa hemen.