Mendaron Urriaren 2an goizeko 10etan hasi eta 17:00 bitartean ospatuko den Gazte Sortzaile Sariak 2004 ekimenaren baitan, Euskal Herriko I.Graffiti lehiaketaren finalaz gozatzeko aukera izango dugu. Nahiz eta lehiaketan Euskal Herriko gazte euskaldunak parte hartu, Estatuko Graffitilari ezagunak ,herriko fatxada bat margotuz,grafitti erakusketa egingo dute.
Lehiaketako partaideak bakarka edo taldeka partehartuko dute, teknika librea izanik eta gaia euskara delarik. Sariei dagokionean 1.200ko lau sari banatuko dira:
Azkenik tailerrak (graffiti tailerrak, Scratch eta DJ tailerra, musika ordenagailu bidez egiteko tailerra, perkusio tailerra eta Break Dance tailerra) eta erakustaldiak (DZ-ren musika erakustaldia, Scratch erakustaldia, Skate erakustaldia eta perkusio erakustaldia)egongo dira egun osoan zehar.
Beraz, egunerokotasunetik aldendu eta mundu koloretsu eta sormen handiko lanez inguratu nahi duenak Urriaren 2an Mendarora hurbiltzea besterik ez du.