Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Debabarreneko altxor ezkutuetako bat.

2004/08/06
Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Debabarreneko altxor ezkutuetako bat.
Debabarreneko eskualdeak ezezagunak zaizkigun altxor miresgarriekin topo egiteko aukera eskeintzen digu. Altxor horietako bat Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea izanik.

Urko eta Akondia mendiek osatzen duten mendikatea Kalamuatik urrunago doan mendi-muga osatzen dute, horrela Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoen arteko muga geografikoak adieraziz. Iparraldean Markina-Xemeingo udalerriarekin mugatzen duen eremu ia oso hau Eibarren kokaturik dago, nahiz eta Urko mendiaren mendebaldeko eta hego-ekialdeko maldak Mallabia eta Ermuan barrena aurkitzen diren.

Natura

Urko eta Arrate arteko eremuaren paisaiak xarma berezia du. Kota maximoa (Urko) 791 metrotara iristen da. Nahiz eta altuera oso garaia ez den, bere tontorrek panoramika bikainak eskeintzen dizkigute, hala nola, Lea-Artibai eskualdea, Karakate mendikatea, Gipuzkoako kostaldeko mendiak, ekialdeko Pirineoak, Aralar eta Elgea mendizerrak, Aitzgorri, Gorbeia, Urkiola eta baita Kantabriako urruntasunean dauden Campoo mendien bestelako panoramikak.

Mendikate honen hegoaldeko maldan, Mandiola, Gorosta eta Arrate bailarak irekitzen dira, horien lurzoruetatik Matxaria eta Gorosta errekastoak pasatzen direlarik. Urko mendiaren iparraldean, behin Ixua igarota eta Artibaiko arrorantz bidea irekiz, Aginaga auzoa dago,bertako mantu berdea zipriztinduz, hainbat baserri txurik paisaia margotzen dutelarik.

Florari dagokionean esan oraindik gaur egun basoen testigu leialak diren kantabriar arteak, haritzak, gaztainondoak edo pagadiak ikus ditzazkegula.

Historia

Gizakiaren populatzea frogatzen duen aztarna zaharrenen artean Neolitiko-Brontze garaikoak dira, hau da, bazka-toki garaiekin eta abelazkuntza jarduerarekin zuzenean erlazionatutako kulturak.

Bertatik oso gertu, Kalamuan hain zuzen ere, Eibar,Markina-Xemein eta Elgoibar udalerrien bateratzea ematen den lekuan denbora haietan hilobi monumentuak ziren bi tumulo gorde dira, “Diruzulo”-koa (Markina-Xemein) eta “Olaburu”-koa (Elgoibar).

Tokiko ezaugarri orografiko eta estrategikoek, Deba eta Lea-Artibai erroko pasabide garrantzitsua den Usartza muinoa historikoki garrantzi handia izan duen gunetzat har genezake. Gune hau gudu-konnotazioez beteriko historia izateaz gain kosta eta barnealdeko merkatal fluxuen pasabide bilakatu zen. Jadanik XIV. Mendean, Lope García de Salazarrek, bere “Bienandanzas e Fortunas”-en, San Pedro de Akondia ermitatik gertu dauden munoetan familia garrantzitsuenen artean egondako batailak aipatzen zituen.

Azken guda zibilean zehar (1936), toki hau Eibarko defentsa puntu estrategiko bilakatu zen tropa frankisten aurreratzeen aurrean. Izatez, oraindik gaur Akondia mendian defentsa-gerrikoaren parte izan ziren trintxerak ikus daitezke.

Zorionez historiak ez du soilik guduetaz hitz egiten. Erdi Aroan bide horiek Kantabriar senda jakobearra izan zen Arnoatetik, Urkaregi muinotik igaroz (San Miguel) Arrateraino iristen zen. Bertatik, San Pedro de Akondia ermita igaro ostean (ziur aski paraje hauetatik zaharrenetarikoa dena) bidea antzinako galtzadatik igarotzen zen, San Ildefonsoko santutxotik eta San Roman ermitatik Bizkaiko lurretan barrena sartuz Barinagatik.

Azkenik historiaz eta xarmaz beteriko paisai hauetatik bueltatxo bat ematea besterik ez dugu. Ibilbidea oinez edo bizikletaz egin genezake. Eibartik abiatuz Arrateko errepidea hartu beharko dugu iristeko aukera bi daude: Ixuarartera joatea (Urko, Akondia eta Kalamuara sarrera) edo Arrateko Santutegiraino joatea.

Informazio gehiago hemen

E-Posta:turismo@debabarrenaturismo.com

-.Debabarreneko 12 ibilbidez osatutako karpeta 5 eurotan eros daitezke Debabarreneko udaletxe eta Debegesan. PR-Gi 108 (Arrate-Usartza-kalamua-Arrate). Telf: 943820110(Debegesa).