Debako XXI.Udako Musikaldia

2004/08/03
Debako XXI.Udako Musikaldia
Abuztuko ostegun guztietan, 5,12,19 eta 26an arratsaldeko 8,30etan Debako Santa Maria elizako klaustroan XXI.Udako Musikaldia barruan antolatzen diren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Bertan Erdi aroko musika,pianoa,kantua, dantza eta hainbat ekitaldi bereziaz gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok.

Abuztuan zehar Debako Santa Mariaren Elizako Klaustrora hurbiltzen garenok Musika oinarria izanik askotariko ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu dohainik. Abuztuaren 5,12,19 eta 26an(Abuztuko Ostegun guztietan) izango diren emanaldiak arratsaldeko 8.30etan dute hitzordua. Abuztuaren 5ean Urueñako laukoteaz gozatzeko aukera izango dugu (Erdi Aroko Musikan espezializatua), Abuztuaren 12an berriz Ainhoa Garmendia (Sopranoa) eta Itziar Barredo (Pianoa) bikoteak ikuskizun paregabea eskeiniko digute, Abuztuaren 19an Euskal artistez(Jose Ignacio Ansorena Miner, Joserra Senperena,Andoni Egaña eta Kirmen Uribe) osaturiko emanaldi unkigarriak ( Inprobisazioa) aho zabalik utziko gaituzte eta azkenik Abuztuaren 26an Musikaldiaren itxieraz lau eskuz jotako pianoaren bidez I.Aristizabal eta E. Barandiaranek osaturiko bikotea arduratuko da.

Abuztuaren 5ean Urueñako laukotea.

César Carazo eta Luis Delgado taldekideak arlo ezberdinetako prestakuntza jaso ondoren 1998ean Urueña taldea (laukotea) eratu zuten. Maghrebarren eta erdi aroko Okzitaniaren hurbiltasun kulturala eta geografikoa aprobetxatuz laukote honen asmoa Iberiar Penintsulako musika historikoari buruzko sormen lan zehatza egitea da.

Kantu eta instrumentazioaren bidez Erdi Aroko Iberiar Penintsulako kristau gorteen erlijio ospakizunen, koplalarien kantaldien, musulman jauregitako musika gau-jaien eta Sefardi gizartearen ospakizun erlijioso eta familiarren giroa berpiztuko dute.

Beraz, bertara hurbiltzen garenok musika honek berpizten dituen sentsazio atseginez gozatzeko aukera izateaz gain antigualean kaleetan zehar entzun zitekeen doinuak eta erabiltzen zituzten instrumentuak ezagutzeko aukera ezinhobea da.