Debabarrenak abian du Turismoko Dinamizazio Plan berria

2004/07/27
Debabarrenak abian du Turismoko Dinamizazio Plan berria
Turismoko Dinamizazio Planaren jarraipenerako komisioak Turismoko Sailburuordea den Koro Garmendiarekin batera, 2004-2006 urte bitarteko Debabarreneko eskualdeko turismo sustapenerako plana eraberritu dute.

Debabarreneko Dinamizazio Turistikorako Plana 2001.urtean hasi eta hiru urtez iraun du. Adostasuna bai hasieran eta bai garapenean funtseskoa izan da.

Adostasun berean oinarrituz, 2006 urterarteko Plan berria idatzi da.Bertan lan ildo bereak sostengatu dira:

-Debabarrena leku turistikoaren sorrera.

-Sektore turistikoan enpresari modura dabiltzanen promozioa

-Eskualdearen promozioa.

Hauek lortzeko ekintza ugari mugatu eta antolatu dira. Era honetan 2004-2006 urte bitartean burutuko dira egutegi eta finantzaketa propio batekin.

Bestalde debabarrenaturismo.com web gune berriak informazio turistiko oso zabala eskeintzen du: ostatua, eskaintza osagarria...Bertan agenda eta albiste elektronikoen inguruko atal bat aurkitu genitzazke non bertan izen ematen dutenek (dohainekoa da) berriak e-mailez jasotzeko aukera izango dute. Oso tresna egokia da bai turista eta eskualdean bizi den ororentzat.

Azkenik eskualdeko irudi berriaren aurkezpena egin zen. Logotipo berri honek Debabarrenaren kanpo nahiz barruko sustapenerako oso lagungarria gertatuko delakoan daude.

Irudi berria ezagutzeko egin klik hemen