Mutrikura hurbiltzen diren guztiek aukera izango dute aurten Mutrikuko turismo bulegoak abian jarri duten zerbitzu berriez gozatzeko. Zerbitzu hauek Mutrikura urbiltzen diren bisitari mota ezberdinak kontuan izanda egokitu dira. Eskaintza berriak honako hauek dira: alde batetik Donejakue bidea egiten ari diren erromesek aukera izango dute Mutrikun bertan lo eta dutxatzeko. Honetarako Almirante Gaztaneta z/g kokatua dagoen Ikastolako instalazioak egokitu dira (gimnasioa eta dutxak). Zerbitzu honetaz gozatzeko erromesek N.A.N edo gidatzeko baimenaren fotokopia utzi beharko dute Turismo Bulegoan, ondoren Turismo bulegoan dagoen giltza emango zaie eta hurrengo egunean Udaltzainei itzuli beharko zaio. Bestalde bisitariek aukera izango dute Mutrikuko Alde Zaharreko bisita gidatuan parte hartzeko. Honetarako interesatuak Turismo Bulegora zuzendu behar dira ordutegia eta bisitaren nondik-norakoak zehazteko. Bisitak Txurruka Plazan hasi eta Bentalekua Museoan bukatzen dira, bertan Alde Zaharrean eta Moilan aurkitzen diren monumentu nabarmenen inguruan hitzegiten da. Aipatu beharra dago bisita egiteko taldeak gutxienez bost pertsonek osatu behar dutela.
Informazio gehiagorako:
Turismo Bulegoa
Ordutegia
Astelehenetik Igandera
Goizez:10-14
Arratsaldez:16-18
Tel:943603378
e-posta: turismo@mutriku.net
www.mutriku.net