Datorren igandean (uztailak 4) Mutrikuko portuan aitzindaria izango den esperientzia bat izango da. Itsuek, Murgilketa deskubritu ezazu programan parte hartu ahal izango dute eta, begiraleen laguntzarekin eta portuko kanpo aldeko dikean urperatuz, ur azpian hegan daudela sentituko dute.
Buceo Euskadik ur-azpiko ekintzetan duen esperientzia zabala kontuan izanik, ONCE Fundazioak ekimena enpresa horren esku utzi du. Buceo Euskadik Mutrikuko herriari lotuta dagoen ibilbide luzea du, eta portua turismo zentru aktibo eta bizi batean bilakatu du.
Sarbidedun turismoa Debabarreneko eskualdeko garapen turistikorako gero eta sail estrategikoagoa da. Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, DEBEGESAK, eskualdeko turismoaren sustatzaile bezala, oso positiboki baloratzen ditu horrelako ekintzak. Alde batetik, Mutriku eta Debabarrenaren alde turistikoa ezagutzera ematen dituztelako, eta bestetik, kolektibo jakin batzuek orain arte ezezagunak ziren eta turismoarekin erlazionatuta dauden esperientziez goza dezaketelako.
Horrela, igande honetan (Uztailak 4), murgilketaren esperientzia dela eta, Mutrikuko portua berriro ere protagonista bilakatuko da. Portura hurbiltzen direnek esperientzia hau ikusteko aukera izango dute, gai direnek, murgiltzeko aukera ere izango dutelarik.
Itsuei zuzendutako murgilketa ekintza hau, kanpo aldeko dikearen parean egingo da igande honetan, Uztailak 4, goizeko 10.00ak eta 13.00ak bitartean.
Ekimen honen antolatzaileek komunikabideetako ordezkariei ekimen honetan parte hartze aktiboa izatera gonbidatu nahi die eta, nahi izanez gero, baita murgildu eta partehartzaileak elkarrizketatzera ere.
Informazio gehiago lortzeko:
Javier Aginaga (Buceo Euskadi)
Tno. 943 195088
www.buceoeuskadi.com
e-mail: buceo@buceoeuskadi.com