Debako hondartzan aurkituko dugu euskal kostaldeko olaturik handienetakoa. Eskuineko olatua da, Sorgin-Zulo izenez ezaguna, indar handikoa eta 5 metro arte iraun dezakeena. Neguan hitzordu saihestezina da. Haitz eta hare hondoak are arriskutsuago egiten du hondartza hau. Itsaso handirik ez dagoen egunetan pikoak bata bestearen atzetik datoz, itsasertzetik gertuago. Surfeko kluba dago bertan.
Ezker olatu indartsua, Mutriku eta Deba artean. Kalitatezko point break-a, edertasun handiko haitz-kala batean. Take-off zaila du, olatuaren alderik indartsuena. Itsaslabar gainaldetik sartzen da eta errepidetik ikus daiteke.
Informazio iturria: Surfing Euskadi.
Informazio gehiago: Marea taula.
------