Debabarrena, nekazal ingurune bezala ari da izena hartzen eta bertan, bailarako bisitariak gure produktu autoktonoak ( artisautza, gastronomia etab..)ezagutu eta erosi ditzake. Honetaz aparte, bisitariek, taldeetan antolaturiko irteerekin goza dezakete, XII. mendeko errotari bisita eginaz edota beste era batetako artisau iharduerekin, hala nola; keramika lanetan, gazten lanketan edo tapizgintza ihardueretan.
Turismo rurala edo nekazalturismoa modan dago, eta Debabarrena duzu aukera guztiez gozatzeko lekurik egokiena Gipuzkoa osoan.
Orokorrean, bailarako nekazal inguruneak, kalitate handiko nekazaletxeen eskeintza agertzen du. Nekazaletxe hauek, herrialde hauetako nortasuna mantentzeko balio dute, gainera, hiritar biztanlegoari, natura eta inguruko tradizioez gozatzeko aukera paregabea eskeintzen diete.